Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Kolonbiarekiko elkartasuna


Fernando Rendón poetaren gidaritzapean eta Worldpoetrymovementek antolaturik, maiatzean zehar munduko hainbat tokitan (ustez, 40 herrialde desberdinetan), Kolonbiako Gobernuaren eta FARC gerrillarien artean Kubako Havanan egiten ari diren bake elkarrizketak babesteko ekitaldi literarioak egingo dira.
Euskal Herrian ere horren alde agertu nahi dugu eta Maiatzaren 15eko arratsaldeko 8tan Tedone jatetxean ( Donostiako Gros auzoko kale laburrean) elkartzeko asmoa daukagu testu irakurketari ekiteko. Testuok, aldez aurretik prestaturik egon arren, edonork ekar ditzazke bereak eta gurekin bat egin, areago, jendeari bere testu ekarpena eta guzti etortzea eskatuko genioke.
Dagoeneko Amaia Lasa poetak,Joseba Barrenetxea, Juanmari Apaolaza eta Itziar Zubizarreta idazleek gurekin egongo direla ziurtatu badute ere, goian esan bezala,askoz jende gehiago espero dugu gure espero itxaropentsuan eta,geure artean ohitura bihurtu denez, irakurketari ekin ondoren, afari legeari ere ekin egingo diogu, jakina.
Maiatzaren 15a arte, bada,
Ez adiorik.

Oharra: Ekitaldian zehar argazkiak eta bideoak grabatuko dira worldpoetrymovementi eta Colombiako "Con-fabulación" egunkari literarioari bidaltzeko.
Hastapenetan ekitaldia euskaraz prestaturik egon arren Kolonbiatik edo gazteleraz ere mintzatezen den beste herrietako testuak ongi etorriak izango dira.



Kontaktutarako:
Fernando Rendón, worldpoetrymovement <worldpoetrymovement@gmail.com>
Ustez, 40 herrialde desberdinetan honako 60 ekitaldi literarioak egingo dira...

Recherche