Ainhoa Güemes eta Zaloa Basabe Blog
Ainhoa Güemes eta Zaloa Basabe Blog

XXI. mendeko Antigonak

XXI. mendeko Antigonak: sozialista eta feminista amorratuak

Ainhoa Güemes

 

*Artikulu hau UEUko Filosofia Sailak antolatu duen topaketan aurkeztu dugu: Gizarte eredu berri baten alde, sozialismoa XXI. mendean. Eskerrak eman nahi dizkiegu UEUko kideei topaketa hau posible egin dutelako. We can!

 

Subjektu disidenteak, anormalak garen heinean, feministok arau zuzenetik urruntzen den genealogia politikoa eraikitzen ari gara. Euskal Herriko Antigonak, herri mugimenduei baina bereziki mugimendu feministari esker, indarberrituak eta guztiz jabetuak birjaio gara XXI. mende honetan, paternalismo eta autoritarismo guztietatik urrunduz, zulo ilunetatik ihes eginez, zazpi bizitza duten katuen antzera teilatutik teilatura korrika, dantzan, pantera beltzen poderioz bultzatuak, estatu kapitalista zein patriarkala goitik behera astintzeko prest birjaio gara. Antigona euskaldunok egin beharreko ibilbide pertsonala zein politikoa korapiloz eta zailtasunez betea dagoen arren, askatasunerantz eramango gaituen iheska dabilen lerro azkar eta sendoa bilakatu dela dudarik ez daukat.

Arrisku handietan ikasiak, ibiliak gara: erresistzentzian beldurra, itsutasuna, frustrazioa, amorrua eta goibeltasuna sentitu dugu, nola ukatu, baina aldi berean amodioarekin, zuhurtasunarekin eta grinarekin jositako esperientziak direla medio, lerro iheskorrak marratuz, mundu berri bat eratzen hasi garela ziurtatu dezakegu gaur: gure lur eta munduko lurralde honetan sortu nahi dugun obraren kokapen zehatza markatu dugu dagoeneko. Horrela izanda, jabekuntza prozesu honetan parte hartu dugun heinean, feminista abertzaleok bai subjektu sortzaile bai subjektu politiko gisa errekonozituak izatea aldarrikatzen dugu behin eta berriro, baiezko borondateari, erabat bizizale eta afirmatiboa den borondateari erabat lotuak gaude, mendeetan zehar jasandako ukazio orori aurre eginez.

 

NEBA-ARREBA IDEOLOGIKOAK

Antigonaren adibideari erreparatzen badiogu, ohartzen gara estatuaren kontrako joera, estatu inposatuek sarritan bortizki erakusten duten autoritarismo joera dela, hain zuzen, Antigonak onartu ezin duena. Bestetik, Antigonak erakusten duena da bere nebarengan duen maitasun inkondizionala. Gu ere, bera bezala, gure neba-arreba ideologikoen bila gabiltza. Elkarrekiko errekonozimendua lortzeko bidean gaudela uste dut, elkarri interpelatzeko ausardia erakusten dugun neurrian.

Non daude, nortzuk dira gure neba-arrebak? Barneko subjektu itxia ez naizenez, zu gabe, zuek gabe, nire istorio propioa ezinezkoa litzateke. Hannah Arendt teorikoak horrela azaltzen du: La acción y el discurso muestran una relación tan estrecha porque el acto primordial y específicamente humano debe responder al mismo tiempo a la pregunta hecha a todo recién llegado: ¿Quién eres? Arendt se concentra en una política del quién con el objeto de establecer una política relacional, en la cual la exposición y la vulnerabilidad del otro representen para mí una demanda ética primordial. Somos seres expuestos unos a otros. Nuestra situación política consiste, en parte, en manejar de la mejor manera posible esa exposición.

Honek ez du esan nahi zu eta ni gauza bera garenik, ezberdinak gara, zalantzarik ez da, gure berezitasuna, bakoiztasuna, norberaren singulartasuna agerian geratzen dira, noski, baina erabat loturik gaude.

Dakigunez, gaur egun, praktika politiko eta sexual anitz sistema heteropatriarkalak markatutako arautik urruntzen ari dira. Politika eta sexualitatearen inguruko nozioak aldatzen ari dira. Zentzu honetan, askatzaile diren koalizioak eta aliantza faktikoak egin behar ditugu, jendarte, herri eta nazioarte mailan. Aliantza politikoak sendotu behar ditugu, albo batean utzi gabe politika eta sexualitatearen eredu sortzaileak, ludikoak: karnabala, parodia, gozamena ere borroka zentralak baitira. Gure gorputza da borroka eta gatazka ematen ari den eremua. Identitate ‘naturaletatik’ haratago doazen paktoak egin behar ditugu, emakumea, gizona, nazioa, aberria bezalako kategoriak kolokan jarriz. Beatriz Preciadok honi transfeminismoa deitzen dio. Zergatik ez imaginatu, zergatik ez eratu elkarrekin Euskal Herri transfeminista eta sozialista?

Orain dela gutxi idatzi nuen:

Nadie sale victorioso de este tránsito delirante, nadie sale de los agujeros negros sin el apoyo táctico de otros cuerpos portadores de vida. Si hemos de establecer alianzas que aseguren nuestra supervivencia y la supervivencia del planeta que sea con quienes mantenemos vínculos positivos de esperanza y de deseo. ¿Dónde están guardadas las bombonas de oxígeno, las herramientas, el entramado de caricias, quiénes son los habitantes de las casas y de las islas en las que nos cobijamos, hacia dónde queremos avanzar, dónde viven, qué sueñan las hermanas y los hermanos que nos aman? No perdamos la esperanza, la tierra grita, no soporta tanto llanto contenido, ha llegado el momento de amar, de afirmar y de bailar.

 

FEMINISMO ITERNAZIONALISTAK

Emakumeon zapalkuntza muga etnikoak ezagutzen ez dituen arren, jakin badakigu munduko emakume ororengan zapalkuntza patriarkalak zein zapalkuntza kapitalistak ez dutela eragin bera. Baina bada feminismo guztiek konpartitzen duten inplikazio argi bat, hau da, zalantzan jartzea mundua kutsatzen duen axiomatika inposatua, botere harreman desorekatuetan oinarritzen dena. Feminista abertzaleok merkatuaren diktaduratik eta aita-estatu zapaltzaileen eskuetatik at bizi nahi dugu. Baina zaila da imajinatzea nolakoa izan ahalko zen emakumeen estatu bat, amazonena, gutxiengoen estatu bat, disidenteen estatua, hau da, a-normalek sorturiko jendartea. Pentsatu beharko genuke estatu hauek komenigarriak diren, bizigai, bideragarriak diren ala ez.

Mugimendu feministak harreman eta jendarte berriak imajinatzen, proiektatzen ari dira. Lur berri bat trazatzen duten konexioen bila gabiltza, eta horretarako, makina eta estrategia konplexuak diseinatu ditugu. Gure helburua ez da terrorezko bake bat ezartzea, ezta sarraskia eta hondamenerako guda baten parte hartzea; baiezko borondate bat, eraldatzailea eta sortzailea den mugimendua da benetan mugiarazten gaituena. Audre Lorde pentsalari lesbiana eta beltzak esan zuen bezala, lurraren etorkizuna, boterea identifikatu eta botere harreman definizio berriak lantzeko ‘emakumeok’ dugun era eta gaitasunarekin loturik dago; gure esku dago diferentzien artean posible diren joera berritzaileak proposatzeko aukera. Lordek idatzi zuen: “Kide bezala aukeratu diogu elkarri / gure batailen sorbatzean elkartuko gara / Guda bat eta bakarra da / Guda galtzen badugu,  planeta hil bat gure gorputzen odol sikuarekin estali beharko dugu / Guda irabazi ezkero, badakizue zeren bila gabiltza / Historiaz haratago: hartu-eman justu bat, izaki guztiontzat hobea”.

Euskal Herri transfeminista eta sozialista sortzea, eratzea, herri libreak osaturiko mundu baten, hori da gure nahia. Ideiak eta estrategiak planteatu behar ditugu gure herri proiektua aurrera eramateko. Eraldaketa modu performatiboan uler daiteke, hau da, argi izan behar dugu eraikuntza bat, edozein eraketa, ez dela betirako, sormen lanak izaera plastikoa eta aldatzailea du: Joseba Sarrionandiak esan zuenez, “Gogoratzen duzu, galdu genuen aintzinako sorterri hura? Harriak ditugu baina ez dugu herririk. Harriak ditugu boltsilo zulatuetan, baina ez dugu inon eraikiko betirako etxerik. Harriak ederragoak al dira harresian?

Recherche