Mikel Aramendi
Mikel Aramendi
Nazioarteko gaietako iruzkingilea

Lidergo beltzak

Etxeko lanak zakurrak jan zizkiola esaka agertu zen ikasle mitikoaren eta Victoria Nuland Europa Ekialderako politiketan 30 urtez Estatu Batuetan ia ahalguztiduna izan denaren artean desberdintasun bat bederen balegoke: ez dut uste ikasleak bere ziria sinetsiko zuenik. Aldiz, arestian “Politico”-ri egin dizkion adierazpenak irakurrita, ematen du Nulandek zinez sinesten duela berak asmatutako trola. Hala saltzen du, behintzat, «Errusiak ez du guk espero genuen bidea hartu» esanez Estatu Idazkaritza utzi berri duenak.

Jantzi, apaindu eta orraztuta aurkeztu baitio bere lukainka kazetari onberari: Ongiaren Inperioak bihozberatasun jasoenarekin jokatu bazuen ere, Gaizkiaren bazter horietan maltzurkeria nagusitu da. Zergatik? Bada, ekonomian maiz hizpide izaten den Zisne Beltzaren antzera, Lidergo Beltzak dei genitzakeenak, Putin eta Xi, suertatu direlako batera. Eta horiek jakin dute berez ere hala moduzko joerak bazituzten herrialde handi batzuk txarkeriaren, espantsionismoaren eta abarren okerbidetik eramaten. Ez dira, noski, Nulanden hitzak, baina ez dut uste traizio handiegia egiten diedanik.

Kasualitate bihurriak nahi izan du, Nulanden asmazio horiek agertu diren une berean, alde batetik, Vladimir Putin bere enegarren agintaldia abiarazten aritzea. Eta bestetik, Xi Jinping Europatik barrena ezohiko bisitaldia egiten aritzea, duela mende laurden Belgradeko enbaxada txinatarrak jasan zuen eraso estatubatuarraren karira.

Bada, ordurako norbait (Sobiet Batasun ohiko gorabeheratarako arduradun-ordea) zen Nuland andrea. Eta gogoan izan behar du orduantxe nor (Jeltsinen Errusian bosgarren lehen ministroa, zortzi hilabeteren buruan) izaten hasten ari zen Putin hura. Ulergarriagoa egingo litzaidake hirugarren mailako arduraduna (Komite Zentraleko kide soila) zen Xi Jinping aintzat hartu ez izana.
 
Baina apustu egingo nuke badakiela nola hartu zen Belgradeko enbaxada suntsitzeko erabakia. Orain, askok, gauza askoren sorburutzat jotzen duten zerbait...

Recherche