Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Ordiziarra!

Ordizian Tere Ormazabalek hartu ninduen bere betiko etxean. Benetako ordiziarra. Bertan jaioa eta bertan bere bizitza pasatakoa.

Industriaren eta tailer txikien garrantzia azaldu zidan. Ordizia eta Beasainen arteko "pike-sano" hori, Ordiziako festak eta jai nagusietan egiten den danborradaren berri eman zidan.

Zein zen Ordiziako hizkuntza nagusia? Garaian gaztelera, dudarik gabe. Gaur egun gauzak aldatu dira eta jende askok daki euskaraz, baina jakitea eta erabiltzea  gauza ezberdinak dira...

Zein da Martinez tabernaren berezitasuna? Eta zeintzuk dira Ordizian aurki ditzakegun eraikin garrantzitsuenak?
Feriak oso gauza garrantzisuak dira, baina ez Ordiziarako bakarrik, Gipuzkoa osorako ere garrantzitsuak dira Ordizian egiten diren feriak. Zergatik?

Terek oso ondo azaltzen digu guzti hau bideoan.

Mila esker Tere Ormazabal eta Iñaki Ormazabal!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez