Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Sopeloztarra!

“- Goazen hondartzara!
- Erraza izango balitz joango nintzateke…
-Zergatik deritzozu zaila dela?
Sopelan hiru hondartza ditugulako aukeran!”

Hau izan liteke turisten dilema… Hiru hondartza aukeratzeko, eta hirurak zoragarriak. Baina aldi berean, arriskutsuak. Arriskutsuak zergatik?

Turista hitza aipatu dut, baina turistek herriko atal bateri kalte egin dietela aitortzen digu Jose Begoñak: Zein atalari kalte egin ote diote turistek? Turismoarentzat erakargarria den herri honetan, hainbat kontzeptu interesgarrien esanahia ikasi dugu. Adibidez, zer ote da Amarratza? Eta zergatik hitz hori? Tori pista bat: Hamar Atz... Gehiago jakin nahi izanez gero, eman play-ri!

Herriko pertsonai famatuei buruz, hizkuntzari buruz eta gauza gehiagori buruz hitz egin digu gure elkarrizketatu jator honek. Bere etxebizitzan hartu ninduten eta ikaratuta gelditu nintzen: zelako etxe polita! Eta zelako bistak! Oso ondo hartu ninduten Begoña familiak (baita euren animaliek ere)

 Eskerrik asko Jose Begoñari, bere semea den Mikel Begoñari eta Sopelako Udalari eskaini ziguten laguntza guztiagatik!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez