Lehen eskenatokia, aukera gehien duena, Luiz Inácio Lula da Silva presidente ohia eta sindikalistak irabaztea da.
Brasilgo hauteskundeetan lehen itzulian irabazi duenak garaipena ziurtatu du, orainarte behintzat.
Gainera, Lulak 57 milioi boz eskuratu zituen urriaren 2an, hautagai batek inoiz lortu ez duena.
Bere alde du Jair Bolsonaro presidente ultraeskuindarrak azken lau urteetan eragin duen haserrea.
Pandemiaren inguruan bere gestio aldrebesak Brasil munduan gaitza jasan izan duen bigarren herrialdea bilakatzea, AEBen atzetik.
Eragin handiagoa izan dezake Brasilen gosea eta pobrezia itzuli izanak, Lularen presidentziak (2003-2010), gailendu zituenak.
Gainera, Lulak demokraziaren alde koalizio zabal bat eratzea lortu du, ezkerretik zentro-eskuinera, aspaldiko etsaiak lagun bihurtuz. Azkenik, Bolsonaro poterera eraman zuten ebangelikoei, gero eta indar handiagoa duen presio-taldeari, keinu egin die.
Hori bai, Lulak irabazten badu zail izango du bere asmoak egarikatzea, batipat Kongresuan lehen indarra ultraeskuina delako eta gehiangoa eskuindarra.
Eskenatoki horren aurrean emaitzen aldeak garrantzia du (azken inkestek 7 puntu gehiago ematen zioten Lulari) Bolsonaroren erreakzioa aurrikusteko. Hala ere, eta bere hautagaitza azken ordutan ahuldu egin dela konturatuta -presidentaren harrotasunagatik eta akatsengatik- bere aldeko sektore batek ustezko iruzur baten mamua berpiztu du eta bozak bertan behera uzteko exijitu dio Hauteskunde Epaile Gorenari.
Honek salaketa gezurtatu ondoren, BolsonaroK goi agintari militarrekin larrialdiko bilera egin zuen, lehen itzulirako egin zituen salaketak errepikatuz.
Esan beharrik ez dago Donald Trumpek AEBetan matxan jarri zuen deslegitimazio kanpaina Brasilera eramatea erabat arriskutsua dela, are gehiago instituzionalizazio urriagoa duen herrialdean.
Hirugarren agertokia, nekez gerta daitekeena baina ezin dena guztiz baztertu, Bolsonaroren ezusteko garaipena litzateke.
Militar ohi ultraeskuindarrak lehen itzulian lortu zituen emaitzak (%43a) inkesta ia guztiak zalantzan jarri zituen, %35-38a baino ez ziotelako ematen. Aditu batzuek ezkutuko botua aipatu zuten arrazoi gisa.
Lehen itzulian %50etik puntu t´erdira geratu zen Lulak galduko badu bere aurkako korrupzio salaketen kanpainaren -kartzelara eraman zuena eta azkenean ezerezean geratu zena- arrakasta agerian utziko da
Eta Lularen agurra suposatzeaz gain, PT alderdiaren hautes-estrategia kolokan jarriko du: zentro-eskuinarekin itun demokratikoa eta Lulak ebangelikoei zuzenduta abortuaren aurkako eta familiaren aldeko mezu “lasaigarriak".
Eskenatoki samingarria.
Brasilen eskenatokiak: baikor-korapilatsua lehena, arriskutsua bigarrena eta azkena samingarria
Hiru eskenatoki aurrikusten dira Brasilen. Lehena, eta aukera gehien duena, Lularen garaipena, Kongresuan eskuin muturrak duen gehiengoak bere presidentzia baldintzatuko duen arren. Hala balitz, Bolsonarok emaitzak ez onartzea eta militarrei deitzea litzateke bigarrena. Azkena, adituek guztiz baztertzen ez dutena, ultraeskuindarraren garaipen samingarria.
