0 commentaires

«Masturbazioa agresioa bada, gora autolesioa!»

«Masturbazioa agresioa bada, gora autolesioa!»

Mugimendu feministak barnean darama deabrua, hala dio bederen Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak, eta noiz edo noiz gaiztakeriak egitea gustuko duela dirudi.

Facebook-en Josu Kristo ezizena duen erabiltzaileak partekatu duen pintadak gure arreta deitu du. Bertan, «masturbazioa agresioa bada, gora autolesioa!», irakurri daiteke Munillari zuzendutako mezuan. Emakumearen ikur morea ageri da sinadura gisa; hori bai, deabruaren adarrak soinean dituela.

Donostiako gotzainak martxoaren 8aren atarian Radio Maria irratiko ‘Sexto Continente saioan’ egin zituen adierazpenek hautsak harrotu zituen eta ordutik hainbat herritan ikusi dira Munillaren hitzen aurkako ekimenak eta pankartak.

Martxoaren 8an bertan, Donostiako Artzain Onaren aurrean,  zenbait emakumek gerritik gora biluzita salatu zituzten Munillaren hitzak. Ordu batzuk lehenago, La Nueve de Anonymous kolektiboak Donostiako Elizbarrutiaren webgune ofiziala hackeatu zuen, «Jainkoak greba feminista babes zezan».

Arantzazun ere «Munilla, deabrua zure bila» zioen pankarta agertu zen.

Eta Donostian egin bezala, Arrasateko eliza atarian ere protesta egin zuten zenbait emakumek.

/