0 commentaires

Mutilen jantzien modelo izan nahi duen neskatoa

Mutilen jantzien modelo izan nahi duen neskatoa

Eliza Brichto zazpi urteko neskatoak gogoko ditu modaren industriak mutilei zuzendutzen dizkien arropak. Arrosa beharrean maiz aukeratzen du grisa edo berdea, eta gona baino erosoagoak ditu galtzak. Modeloa izan nahi du neskato ingelesak baina pasareletan ohikoa duen arroparekin atera nahi du. Bere modelo ibilbidea abiatzeko eskaera egin dio Inditexi, eta zehazki mutilen arropako modeloa izateko eskaera luzatu die.

Birala bihurtu da Zara arropa dendari haurrak idatzitako gutuna eta lortutako oihartzuna medio, Inditexek ere erantzun egin dio. Zarak enpresa bisitatzera gonbidatu du neskatoa eta bere eskaera entzun eta harekin hitz egiteko konpromisoa hartu du. Hala aitortu du Eliza Brichtoren amak, Jess Brichtok, Facebooken duen perfilean:

Neskatoak Zarari idatzitako gutuna komunikabide anitzetara iritsi da, honakoa da Brichtok zuzendutako mezua:  «Zara maitea. Eliza deitzen naiz eta zazpi urte ditut. Zara Boys saileko modeloa izan nahiko nuke. Arraroa irudituko zaizu, ez delako ohikoa neska batek mutilen arropa janztea, baina entzun nire istorioa: Lau urte nituenean Zara Girls ezagutu nuen, eta ez zitzaidan batere gustatu; ondoren, baina, Zara Boys ikusi nuen eta pila bat gustatu zitzaidan. Ordutik, bertan erosten dut beti. Zara Boys-eko fana naiz; mesedez utz iezadazue mutilen arropako modelo izaten».

Ikusiko al dugu inoiz Eliza Brichto Zara Boys-eko katalogoan? Edo hobeto, ikusiko al dugu neskato hau banaketa dikotomikorik gabeko katalogoetako modelo gisa?

/