Zortzigarrena Naiz

«Ongi etorri Parisera, Unai»

Paris Saint-Germain taldean ariko da aurrerantzean Unai Emery entrenatzaile lanetan eta bideo bat argitaratu du futbol talde frantziarrak ongi etorria emateko.

Ikurrinari eta euskarari ere tartetxoa eskaini diote PSGko arduradunek:

Bideoaren amaieran, euskara bikainean «Ongi etorri Parisera, Unai» dio ahotsak. Ez digu horrenbeste ilusio egin Espainia horrenbeste aldiz aipatzeak baino... pausoz pauso ;)

A! Zoritxarrez antzeko bideorik ez dute egin Irene Paredes jokalariari ongi etorria emateko, horretan ere «pausoz pauso» pentsatu beharko dugu :(