AEK-ko kideak, hunkituta, Korrikaren amaieran.
AEK-ko kideak, hunkituta, Korrikaren amaieran.
Oskar MATXIN EDESA (FOKU)

24. Korrika, Atharratzetik Bilbora

Korrikaren 24. edizio honek ematen duenaren berri jasoko du NAIZek zuzeneko honetan, martxoaren 19an Atharratzetik atera eta 29an Bilbora iritsi arte. Albisteak, argazkiak, bideoak, elkarrizketak, erreportajeak... dena hemendik bildurik aurkituko duzu.

Partager

Hamar egun (eta gauez) Korrika bertatik bertara bizi ondoren, hausnarketa hau utzi digu Garazi Castaño Fariñasek, NAIZen berriemailea 24. edizio honetan.

Partager

Zugazartek ere Korrikaren amaieraren osteko egunari eskaini dio bere gaurko tira. «Eta orain zer?». 

Zugazarten gaurko tira.
Zugazarten gaurko tira. NAIZ
Partager

«Un mensaje coral y una invitación a sumarse», editorial de GARA de este lunes. 

Partager

El final de Korrika, protagonista en la portada de GARA de este lunes. 

Portada de GARA de este lunes.
Portada de GARA de este lunes. GARA
Partager

Aritz Loiolak bideoan bildu du Korrikaren amaierak Bilbon utzitako irudi hunkigarriak.

Partager

Giro bikaina sortu du ZETAK taldeak Areatzako NAIZ Gunean. 

Partager

ZETAK, grupo autor de la canción de esta edición de Korrika, abarrota el Arenal de Bilbo con un concierto sorpresa en NAIZ Gunea. 

Una multitud se ha dado cita para ver a ZETAK en NAIZ Gunea.
Una multitud se ha dado cita para ver a ZETAK en NAIZ Gunea. Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES (FOKU)
Partager

Bilboko Udaletxe ingurua, jendez lepo. 

Leporaino bete da Bilbo Korrikaren amaierarako.
Leporaino bete da Bilbo Korrikaren amaierarako. AEK-KORRIKA
Partager

NAIZ Irratiko mikrofonoetatik pasa dira aurtengo Korrikako mezuaren egileak. Hemen Xalbat Alzugarai urepeldarra eta Beñat Jusue tuterarra:

Partager

Hauxe da Oier Iñurrietak, Oihana Aranak, Elene Mengyuk, Beñat Jusuek, Aitzol Gil de San Vicentek, Xalbat Alzugaraik eta Leire Casamajouk elkarlanean idatzi duten mezua.

Aurtengo Korrikaren mezua, zazpi gaztek elkarlanean idatzia.
Aurtengo Korrikaren mezua, zazpi gaztek elkarlanean idatzia. KORRIKA
Partager

«Euskara gara eta hemen gaude!» aldarrikatu dute mezuaren egileek. 

Leire Casamajou, mezua eskuan.
Leire Casamajou, mezua eskuan. KORRIKA
Partager

Zazpi dira aurten Korrikaren mezuaren egileak, herrialde bakoitzaren izenean bana: Oier Iñurrieta gasteiztarra, Oihana Arana gipuzkoarra, Elene Mengyu bizkaitarra, Beñat Jusue nafarra, Aitzol Gil de San Vicente hendaiarra, Xalbat Alzugarai baxenafarra eta Leire Casamajou zuberotarra.

Partager

Euskalgintzaren Kontseilua lekukoarekin Udaletxera bidean

Partager

EH Bildu, EAJ, Geroa Bai eta Sortu alderdi politikoek lekukoa partekatu dute Bilbon.

Garazi Castañok jaso du furgonetatik:

 

Partager

Sare eta Etxerat elkarteak lekukoarekin Bilboko erdialdean.

Partager

Egun handi honek momentuz utzi dituen argazkietako batzuk bildu ditugu galeria batean. 

Aurtengo mezuaren zazpi egileak, Udaletxeko zubian, Korrikaren azken metroetan.
Aurtengo mezuaren zazpi egileak, Udaletxeko zubian, Korrikaren azken metroetan. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
Jendetzak inguratu ditu mezuaren egileak.
Jendetzak inguratu ditu mezuaren egileak. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
Leire Casajamou, mezuaren egileetako bat, lekukoa ireki aurretik.
Leire Casajamou, mezuaren egileetako bat, lekukoa ireki aurretik. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
Bilboko Udaletxe parean jendetza elkartu da.
Bilboko Udaletxe parean jendetza elkartu da. (AEK-KORRIKA)
Goizeko euriek eguzkiari tokia utzi diote amaierarako.
Goizeko euriek eguzkiari tokia utzi diote amaierarako. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
AEK-ko kideak eta mezuaren egileak, udaletxeko eskaileretan.
AEK-ko kideak eta mezuaren egileak, udaletxeko eskaileretan. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
Ane Elordi Korrikako koordinatzailea, hunkituta azken metroetan.
Ane Elordi Korrikako koordinatzailea, hunkituta azken metroetan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
AEK-ko kideak, zeharo hunkituta.
AEK-ko kideak, zeharo hunkituta. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Udaletxe ingurua, leporaino.
Udaletxe ingurua, leporaino. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
Joaldunek ireki diote udaletxera arteko bidea Korrikari.
Joaldunek ireki diote udaletxera arteko bidea Korrikari. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
Erraldoiak ere presente Korrikaren amaieran.
Erraldoiak ere presente Korrikaren amaieran. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
ZETAK taldearen kontzertua NAIZ Gunean, festa borobiltzeko.
ZETAK taldearen kontzertua NAIZ Gunean, festa borobiltzeko. ( Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
Areatzako NAIZ Gunea, leporaino.
Areatzako NAIZ Gunea, leporaino. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
NAIZeko zuzendari Ane Urkirik eta NAIZ Irratiko esatari Zaloa Badiolak eraman dute lekukoa. Garazi Castañok zuzen-zuzenean kontatu du.
NAIZeko zuzendari Ane Urkirik eta NAIZ Irratiko esatari Zaloa Badiolak eraman dute lekukoa. Garazi Castañok zuzen-zuzenean kontatu du. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
GARA, NAIZ eta NAIZ Irratiko lankideak, Korrikaren zain.
GARA, NAIZ eta NAIZ Irratiko lankideak, Korrikaren zain. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Euskal ikur ugari.
Euskal ikur ugari. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
Imanol Pradales lehendakaria, lekukoa eskuan.
Imanol Pradales lehendakaria, lekukoa eskuan. (AEK-KORRIKA)
Imanol Pradales lehendakaria eta Ibone Bengoetxea lehendakariordea, Korrikako koordinatzaile Ane Elordi eta AEK-ko Lurdes Etxezarretarekin.
Imanol Pradales lehendakaria eta Ibone Bengoetxea lehendakariordea, Korrikako koordinatzaile Ane Elordi eta AEK-ko Lurdes Etxezarretarekin. (IREKIA)
EH Bildu, EAJ, Geroa Bai eta Sortu alderdi politikoek lekukoa partekatu dute Bilboko azken kilometroetan.
EH Bildu, EAJ, Geroa Bai eta Sortu alderdi politikoek lekukoa partekatu dute Bilboko azken kilometroetan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Etxerat eta Sare ere presente azken kilometroetan, Peru del Hoyo eta Bego Atxaren eskutik.
Etxerat eta Sare ere presente azken kilometroetan, Peru del Hoyo eta Bego Atxaren eskutik. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Joserra Bengoetxea errektorea eta Estitxu Garai errektoreordea, EHUren kilometroan.
Joserra Bengoetxea errektorea eta Estitxu Garai errektoreordea, EHUren kilometroan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Txakurrek ere jantzi dute petoa.
Txakurrek ere jantzi dute petoa. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
Korrika guztietan parte hartu duen Jose Angel Iribarri omenaldia egin diote.
Korrika guztietan parte hartu duen Jose Angel Iribarri omenaldia egin diote. (AEK-KORRIKA)
San Mames futbol zelai barrutik ere igaro da euskararen aldeko lasterketa erraldoia.
San Mames futbol zelai barrutik ere igaro da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. (AEK-KORRIKA)
Bilboko Aste Nagusiko azken edizioko pregoilaria eta txupinera, Francis Diez eta Olatz Agirre.
Bilboko Aste Nagusiko azken edizioko pregoilaria eta txupinera, Francis Diez eta Olatz Agirre. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
EH11Kolore elkartearen kilometro anitza.
EH11Kolore elkartearen kilometro anitza. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Korrika ahizpen kilometroa.
Korrika ahizpen kilometroa. (AEK-KORRIKA)
Bizkaiko azken txapelketan nagusitu zen Aitor Etxebarriazarraga bertsolariak ere hartu du lekukoa.
Bizkaiko azken txapelketan nagusitu zen Aitor Etxebarriazarraga bertsolariak ere hartu du lekukoa. (AEK-KORRIKA)
Kaixo Konpartsako kideak, Begoña inguruan.
Kaixo Konpartsako kideak, Begoña inguruan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Kaskagorri konpartsako kideen eskutik egin ditu Korrikak azken metroak Enekurin, Bilboko bihotzera bidean.
Kaskagorri konpartsako kideen eskutik egin ditu Korrikak azken metroak Enekurin, Bilboko bihotzera bidean. (AEK-KORRIKA)
PuntuEUS Fundazioko Eusebio ere Korrikaren amaierako egunean izan da.
PuntuEUS Fundazioko Eusebio ere Korrikaren amaierako egunean izan da. (AEK-KORRIKA)