
Asteroko saioetarako zerbait berezia topatzen saiatzen gara, eta beste behin ere ez dugu uste gutxiago izan garenik 'Kera Deia'n larunbat honetan. 1987.urtera egin dugu oraingo honetan salto, orduan eman baitzuen Egin egunkariak bere hamargarren urteurrena ospatzeko disko zoragarri honen berri. 23 musika taldek hartu zuten bertan parte eta La Polla Records-ek ezik, gainerakoek kantu bat sortu zuten bertarako. Honen aurretik ordea, izan ziren azpimarratzeko beste zenbait gertakari ordea.
Egin Rock Txapelketa burutu zen 1984.urtean eta bertan, Euskal Herriko zenbait musika taldek parte hartu ahal izan zuten. Txapelketa honetako irabazleak Zarama (Bizkaia), Hertzainak (Araba), RIP (Gipuzkoa) eta Barricada (Nafarroa) musika taldeak izan ziren eta honek sorrarazi zuen arrakasta izan zen nagusiki hamargarren urteurreneko diskoa kaleratzeko arrazoia.

Gorka Knörr: bi kontzertu kantagintzan daramatzan 55 urteak ospatzeko

ZETAKek etorkizun distopikoaren ateak ireki ditu MITOAROA III ikuskizunarekin

Gasteizen aurkeztuko du Zetakek ‘Km0’ proiektu berria: urtarrilaren 16, 22 eta 23an

«Lo de ‘Helados Mendoza para el mozo y la moza’ fue cosa de mi padre»
