
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g azalore, 300 g brokoli, tipula bat, piper gorri bat, 200 g kuiatxo, kurrya, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Azalorea eta brokolia garbitu eta birrindu.
2. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su ertainetan.
3. Tiratan moztutako piperra eta kuiatxoa gehitu eta arin erregosi. Atera.
4. Zartagin edo wok berean azalorea eta brokolia olioarekin 2 minutuz arin erregosi.
5. Barazkiak gehitu eta behar adina gatz eta kurry bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g azalore, 400 g brokoli, 2 baratxuri ale, azenario bat, 150 g kuiatxo, 150 g kuia, piper berde erdia, 150 g perretxiko, kurkuma, piperbeltz beltza, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Azalorea eta brokolia garbitu eta birrindu.
2. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su eztitan.
3. Tira finetan moztutako azenarioa, kuia, kuiatxo, piperra eta perretxikoak gehitu eta arin erregosi. Atera.
4. Zartagin edo wok berean azalorea eta brokolia olioarekin 2 minutuz arin erregosi.
5. Barazkiak gehitu eta behar adina gatz, kurkuma eta piperbeltz beltz bota.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
