
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
750 g kalabaza kakahuete, 75 g azenario, 75 g arbi daikon, porru erdia, sagar azido bat, 200 g patata, 1,5 litro salda, olioa, koilarakada bat miso, piperbeltz beltza. Sagar laurdena.
Zailtasuna 1
1. Barazkiak zuritu eta zerrendatan moztu.
2. Arbia, porrua eta azenarioa olioarekin erregosi.
3. Kuia, sagarra eta patata gehitu eta arin erregosi.
4. Saldarekin busti eta 40 minutuz egosten utzi.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina piperbeltz beltz bota.
6. Misoa salda beroan urtu. Kremari gehitu eta nahastu.
7. Sagarra laurdena zuritu eta birrindu.
Lau plateretan krema bota eta gainean sagarra jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g kalabaza kakahuete, 125 g boniato, 75 g tipula, 75 g arbi-aza, baratxuri ale bat, tomate heldu bat, 1,5 litro salda, olioa, koilarakada bat miso, intxaur muskatua. Izokin arrabak.
Zailtasuna 1
1. Barazkiak zuritu eta zatitu.
2. Eltze batean barazkiak jarri, saldarekin busti eta 40 minutuz egosten utzi.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina intxaur muskatu bota.
4. Misoa salda beroan urtu. Kremari gehitu eta nahastu.
Lau plateretan krema bota eta gainean arrabak jarri.

La ONU alerta de lo que acarrearía una ‘pandemia digital’, que «probablemente va a suceder»

Osakidetza ofrece operarse en la privada a quienes lleven más de 180 días en la lista de espera

«Patxadaz egindako diskoa bada ere, Palestinako genozidioak markatu du»

«Alde batera utzi behar dugu homogeneizazioa. Zaintzaren esperientziak dimentsio asko ditu»
