NAIZ
Barakaldo

%20 handitu da parte hartzea Euskal Encounter ‘party’ beteranoan

Pandemiak behartutako murrizketen ondoren, Euskal Encounter bere ohiko zifrak berreskuratzen ari dela adierazi du hitzordu honen lehen egunean Sabino de Vicentek, topaketaren koordinatzaileak. BECen abian baita, uztailaren 25era arte, teknologian berrien zaletuen urteko hitzordu nagusia.

BECeko giroa dibertigarria da oso egun hauetan.
BECeko giroa dibertigarria da oso egun hauetan. (EUSKAL ENCOUNTER)

Abian da Euskal Encounter hitzorduaren 31. edizioa, teknologia berriak gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzeko erronkarekin. Larunbat honetan hasi eta uztailaren 25era arte, Estatuko ‘party’ handi, jendetsu eta beteranoena hartuko du BECek.

Estatuto ‘party’ dekanoenak 4.000 ordenagailu inguru hartuko ditu egun hauetan, apaindutako 35.000 metro koadroko eremuan, eta datozen egunetan milaka bisitari jasoko ditu. 

Opengunek, publikoari irekitako eremuak, dagoeneko ehunka bisitari jaso ditu topaketaren lehen orduetan. Berrikuntza teknologikoak ezagutzen eta probatzen ari dira bertan ezarritako standetan.

Beste pabiloi bat?

Bilkura teknologiko honek hartzen dituen arloetako jarduerak eta lehiaketak hasi dira larunbat goizean. Sormen digitala, hardwarea, software librea, streaminga eta bideojokoak dira, hain zuzen ere, bost atal nagusiak, eta partaidetza zifrak oso onak izaten ari dira.

Gainera, ekitaldi teknologikoak barne hartzen dituen arloetako jarduerak eta lehiaketak hasi dira jada. Sormen digitala, hardwarea, software librea, streaminga eta bideojoak dira, hain zuzen ere, bost atal nagusiak, eta partaidetza zifrak oso onak izaten ari direla aipatu dute antolatzaileek.

Sabino de Vicente, Euskaltel Fundazioko zuzendaria eta Euskal Encouter topaketaren koordinatzailea, oso pozik agertu da edizio honetako parte-hartze kopuruarekin. 2022ko urtearekin alderatuz, %20 handitu baita.

Pandemiak ezarritako murrizketa handien ondoren, hitzordu hau bere ohiko zifrak berreskuratzen ari dela adierazi du. Gainera, ekitaldiaren hedadura handitzeko eta etorkizunean hiru pabiloi hartzera iristeko aukera dagoela aipatu du; hau da, Opengune eremuan pabiloi oso bat eskaintzeko.

Euskaltel Fundazioa arduratzen da Euskal Encounter antolatzeaz, eta Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bitartez), Bizkaiko Aldundiak, BBK banketxeak eta Euskaltelek babesten dute. Gainera, telekomunikazioen euskal taldeak Interneterako sarbidea ematen die partaideei, segundoko 60 gigabiteko abiadurarekin.