
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 250 g irin, 125 g gurin, 100 g gazta birrindu, gatz pixka bat. Betegarria: 2 baratxuri ale, 150 g erremolatxa fresko, 300 g kuia, 150 g kuiatxo, 150ml esne, 150 ml esne-gain, 3 arrautza, gatza, piperbeltz zuria. Saltsa: 400ml esne-gain, 40 g gazta urdin, gatza,
Zailtasuna 3
Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin.
2. Erdian beste osagaiak jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte.
3. Tapatu eta hozkailuan ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde baxu bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
Saltsa:
Eltze batean esne-gaina eta gazta egosi, saltsa pixka bat loditu arte.
Betegarria:
1. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Erremolatxa eta kuia zuritu. Kuiatxoa garbitu. Baratxuriak igotzen hasten direnean erremolatx, kuia eta kuiatxoa gehitu eta 2 minutuz erregosi.
3. Ontzi batean esnea, esne-gaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Barazkiak gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
4. Moldean jarri eta labe beroan sartu, 190 gradutan, 30-35 minutuz.
Atera eta sei zatitan moztu. Saltsa beroarekin lagundu.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre
