LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
50 g rukula, eskarola, 2 kaki, 200 g Camembert gazta, 30 g tipula gorri, granada erdia, 100 g pistatxo. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna 1
1. Rukula eta eskarola garbitu eta ondo lehortu.
2. Kakiak zuritu eta dadotan moztu.
3. Gazta dadotan moztu.
4. Pistatxoak zuritu eta erditik moztu.
5. Granada erditik moztu eta koilara batekin azalari kolpeak eman, aleak askatu arte.
6. Tipula zerrenda finetan moztu.
7. Saltsaren osagaiak irabiatu.
8. Lau plateretan eskarola eta rukula jarri eta saltsarekin nahastu. Gainean beste osagaiak jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g tomate, 2 kaki, 250 g Mozzarella gazta fresko, 50 g magurdi, 50 g kuia hazi. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, perrexila, gatza.
Zailtasuna 1
1. Tomatea eta kakiak zuritu eta zerrendatan moztu.
2. Mozzarella zerrenda finetan moztu.
3. Kuia haziak gorritu, su oso eztitan.
4. Saltsaren osagaiak irabiatu eta txikitutako perrexilarekin nahastu.
5. Plateretan hurrenez hurren tomatea, kakia, gazta, magurdia eta haziak jarri. Gainetik saltsa bota.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre
