LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
6 arrautza, 600 g patata, tipula bat, 150 g gula, baratxuri ale bat, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Patatak eta tipula zuritu eta zerrenda finetan moztu
2. Zartagin batean olio ugari berotu eta patatak eta tipula frijitu, su ertainetan, bigundu arte. Ondo xukatu.
3. Zartagin batean txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi. Gulak gehitu eta arin erregosi.
4. Ontzi batean oskoletik ateratako arrautzak jarri eta zurezko koilara batekin irabiatu, arrautzak apurtu arte bakarrik.
5. Barazkiak eta gulak gehitu eta nahastu.
6. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu. Aurreko nahasketa bota eta suaren indarra jeitsi. Sutan dagoen bitartean koilararekin eragin eta gatzatu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
6 arrautza, 600 g patata, 2 baratxuri fresko, 150 g gula, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zuritutako eta zerrendatan moztutako patatak txikitutako baratxuriekin frijitu. Xukatu.
2. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu.
3. Barazkiak eta gulak gehitu eta nahastu.
4. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu. Aurreko nahasketa bota eta suaren indarra jeitsi. Sutan dagoen bitartean koilararekin eragin eta gatzatu.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
