PLANTXAN
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g-ko 4 lupia xerra, 250 g patata, 8 orburu, 2 baratxuri ale, ardo zuria, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Patatak zuritu eta zerrendatan moztu. 3 minutuz egosi eta xukatu.
2. Orburuak garbitu eta 15 minutuz egosi. Lau zatitan moztu.
3. Zartagin batean txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
4. Patatak eta orburuk gehitu eta arin erregosi. Txikitutako perrexila bota.
5. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta lupia, bi aldeetatik, erre.
Plateretan barazkiak jarri, eta gainean lupia.
LABEAN
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g-ko 4 lupia xerra, tipula erdia, 150 g kuiatxo, piper gorri bat, 150 g tomate, 8 orburu, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Orburuak garbitu eta 15 minutuz egosi. Zerrendatan moztu.
2. Piperra labe beroan sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Atera eta tapatu. Piperra zuritu, haziak kendu eta zerrendatan moztu.
3. Beste barazkiak zerrendatan moztu.
4. Azpil batean barazkiak jarri, gatza eta zurrusta bat ardo bota. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 15 minutuz
5. Gainean arraina jarri, gatza eta olio pixka bat bota. 200 gradutan 10 minutuz erre.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D

Nafarroa y Araba, refugios clave para el visón europeo, una especie en «colapso poblacional»
