
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 250 g irin, 125 g gurin, 65 ml ur, 4 g gatz. Betegarria: tipula laurdena, 100 g kuia, 350 g ziazerba, 50 g pinazi, 50 g mahaspasa, 100 g hirugihar, 3 arrautza, 200 ml esne-gain, 250 g ahuntz gazta errulo, olioa, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatza, ura eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.
3. Tapatu eta hozkailuan ordu erdiz beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 13 minutuz.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Kuia txikitu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.
3. Hirugiharra txikitu. Pinaziekin batera barazkiei gehitu eta erregosi.
4. Esne-gaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Aurreko nahasketa gehitu eta behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
5. Moldean aurreko nahasketa jarri, eta gainean zerrendatan moztutako gazta.
6. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20 minutuz.
7. Moldetik atera eta sei zatitan moztu.
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado

BECeko kontzertuen aurretik, kontzertu bira iragarri dute Pantxoa eta Peiok
«Barrura begiratzea ere bada konkista bat»
