
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Oilasko bat, tipula bat, 2 patata, 2 azenario, porru bat, 3 baratxuri ale, 100 g ilar, 330 ml garagardo, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Oilaskoa garbitu, zatitu eta gatza bota.
2. Barazkiak garbitu eta txikitu. Patatak zuritu eta kraskatu.
3. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu eta oilaskoa gorritu.
4. Eltze batean txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi.
5. Oilaskoa eta patatak sartu. Garagardoarekin busti, estali eltzea eta 30-35 minutuz egosi.
6. Ilarrak gehitu eta beste 5 minutuz egosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Oilasko bat, tipula bat, 3 baratxuri ale, 300 g barrengorri, 330 ml garagardo, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Oilaskoa garbitu eta zatitu. Gatza bota.
2. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu eta oilaskoa gorritu.
3. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin, erregosi.
4. Oilasko eta garagardoa sartu. Estali eltzea eta 30-35 minutuz egosi.
5. Zartagin batean txikitutako baratxuriak olo pixka batekin erregosi, su eztitan.
6. Barrengorriak garbitu eta zatitu. Baratxuriei gehitu eta arin erregosi. Perrexila bota.
7. Oilaskoari gehitu eta beste 5 minutuz egosi.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE
