
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 180 g irin, arrautza bat, 50 g gurin, gatza. Betegarria: porru bat, 2 baratxuri ale, tipula erdia, 200 g barrengorri, piper gorri bat, azenario bat, 100 g boniato, 100 g kuia, 150 ml esne, 150 ml esne-gain, 3 arrautza, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, arrautza eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.
3. Tapatu eta hozkailuan ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete.
5. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula, baratxuriak eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Piperrei haziak kendu eta dadotan moztu. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Azenarioa, boniatoa eta kuia zuritu eta dado txikitan moztu. Barazkiak tipularekin batera jarri eta 10 minutuz erregosi.
3. Ontzi batean esnea, esne-gaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Barazkiak gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
4. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 35-40 minutuz.

Fallece Phil Campbell, guitarrista de Motörhead

Juanjo Mena: «Siento que ha llegado ya la hora de la despedida»

Ya se pueden pedir online las imágenes de las pruebas diagnósticas en Osakidetza

Nafarroa 1512ren ‘Osasuna’ ere Sadarren bozgoragailuetatik, ereserki bilakatu nahian
