«Urteko egunik tristeena omen den honetan, ez zintuztedan bakarrik utziko! Blue Monday egunez, EP urdin bat. Birako emanaldietara etortzen ari zareten entzuleontzako oparitxo bat da hau». Horrela iragarri du, sare sozialen bitartez, Gorka Urbizuk EP berria.
Momentuz, dagoeneko zuzenekoetan jo dituen bi abesti argitaratu ditu: ‘Herri Txiki’ eta ‘Etorkizuna Ginenean (feat. Gorka Leihotikan)’.
Herri Txikiren kasuan, zuzeneko bideotxo bat ere prestatu dute, Teatre de Ca l’Erilen emandako kontzertuan hartutako irudiekin (Guissona, Lleida). Spotifyn, YouTube kanalean, zein reel-etan ikusgai daude.
Gorka Urbizu: Bakan (I) https://t.co/cxK0zfYfNC
— Gorka Urbizu musika (@gorkaurbizubat) January 19, 2025
Azaldu duenez, ‘Bakan (I)’ EPa fisikoki ere kaleratuko da: «7 hatzbeteko binilo bat izango da eta martxorako espero dugu». Aste batzuk itxaron beharko da beraz, baina dagoeneko Pre-orderra egin dezakezue, edizio mugatuaren zeuen kopia ziurtatzeko: www.gorkaurbizu.eus webguneko dendan egin ahalko da.
Bestalde, Urbizuk argitu du izenburuko (I) horrek gisa honetako grabaketa gehiago ateratzeko asmoa duela esan nahi duela.

Palau Sant Jordi bete eta milaka bihotz konkistatu ditu ETS taldeak
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

Los siete momentos que marcaron el viaje a la Luna de la misión Artemis II

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado
