
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g dilista, 2 azenario, 12 zainzurien punta, 150 g tomate cherry, 150 g gazta fresko. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, laranja erdi baten zukua, gatza, perrexila.
Zailtasuna 1
1. Dilistak garbitu. Eltze batean dilistak eta litro bat ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 50 minutuz. Xukatu.
2. Azenarioak zuritu eta birrindu.
3. Tomateak garbitu eta erditik moztu.
4. Zainzuriak eta gazta zatitu.
5. Perrexila txikitu. Ontzi batean saltsaren osagai guztiak jarri eta irabiatu.
6. Dilistak, saltsa, gazta eta barazkiak nahastu. Hozkailuan sartu eta bi orduz utzi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g dilista, 2 azenario, 100 g kuiatxo, 150 g tomate, 150 g gazta fresko, 6 intxaur. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakadatxo bat ezti, gatza.
Zailtasuna 1
1. Dilistak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi eta xukatu.
2. Azenarioa zuritu eta tiratan moztu. Tomatea dadotan moztu.
3. Kuiatxoa tiratan moztu.
4. Barazkiak olio pixka batekin arin erregosi.
5. Gazta dadotan moztu eta intxaurrak zatitu.
6. Saltsaren osagaiak irabiatu.
7. Dilistak, gazta, intxaurrak, saltsa eta barazkiak nahastu.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

El ‘Reloj del Juicio Final’ marca 85 segundos, más cerca que nunca del fin del mundo

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria
