
Osagaiak 7 lagunentzat
Baratxuri ale bat, tipulina erdia, 500 g perretxiko, 100 g urdaiazpiko ondu, 5 arrautza, 200 ml esnea, 100 ml esne-gaina, olioa, gatza, piperbeltz zuria. Saltsa: 400 g tipula, 100 g porru, 400 ml salda, 50 g gurin, gatza, ezkaia.
Zailtasuna 3
1. Txikitutako tipulina eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Perretxikoak garbitu eta tiratan moztu. Barazkiei perretxikoak gehitu eta erregosi.
3. Urdaiazpikoa txikitu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
4. Ontzi batean arrautzak, esne-gaina eta esnea jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Perretxikoen nahasketa gehitu eta eragin. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
5. Budin molde bat gurinez igurtzi eta ogi birrinduz hautseztatu. Moldean nahasketa jarri. Labe beroan sartu, mairu bainuan, 180 gradutan, 40 minutuz gutxi gorabehera.
6. Hozten utzi eta moldetik atera. 14 xerratan moztu.
7. Xerrak labe beroan sartu, epeldu arte. Kontuz labearen indarrarekin xerrak gorri ez daitezen.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula eta porrua gurinarekin erregosi, su eztitan.
2. Salda gehitu eta 20 minutuz egosi.
3. Irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta ezkai bota.
Plater bakoitzean saltsa beroa jarri, eta gainean xerra bina.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre
