
2026ko ekainaren 20an, San Mames estadioa beteko duen euskara hutsezko lehen show handia prestatu du ZETAK taldeak. Iruñean hasi, Donostian jarraitu eta Katedralean bukatuko baitu ‘Mitoaroa’ trilogia, etorkizunari begira.
‘Mitoaroa III’ izena izango du eta, taldeak berak aipatu duenez, «San Mames beteko du. Bere osotasunean euskaraz egindako ikuskizun batek estadio bat betetzen duen lehen aldia izango da eta Bizkaia kultura maparen erdigunean kokatuko du».
Albistea ‘Mitoaroa II’-ren Ilunbeko bigarren ikuskizunean eman dute jakitera. Ikus-entzunezko pieza edo trailer ikusgarri baten bidez, ikusleek jakin dute ‘Mitoaroa’ trilogia bilakatuko dela.
«Aurrekaririk gabeko iraultza teknologikoak XV. mendera eraman gintuen. ‘Mitoaroa I’ (oraina) eta ‘Mitoaroa II’ (iragana) ondoren, ‘Mitoaroa III’-k beste jauzi bat egingo du: etorkizunari begirako ikuskizuna izango da, San Mames euskal kulturaren bozgorailu handia bilakatzeko pentsatua», iragarri du Pello Reparazen taldeak.
Sarreren aurresalmenta irailaren 10ean (asteazkena) irekiko da eta salmenta orokorra irailaren 11n (osteguna) goizeko 10.00etan.
Ekitaldi hau Bizkaiko Aldundiaren babesarekin ospatuko da. Euskal komunikabideen babesa ere jaso du: NAIZ ere izango da ekitaldiaren babesle.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

Edinburgoko Hogmanay jaialdiak euskaraz kantari agurtu du urte berria


