
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 500 g irin, arrautza bat, 150 ml olio, 150-200 ml ur, gatza. Betegarria: 600 g txahal zankar, 4 tipula, 200 g ziazerba, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian ura, gatz pixka bat, arrautza eta olioa jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.
3. Tapatu eta ontzi batean jarri. Zapi batekin tapatu eta betegarria egin arte beratzen utzi.
Betegarria:
1. Haragia, azenarioa eta porruaren berdea urarekin presioko eltze batean 40 minutuz egosi. Zankarra atera eta zatitu. Sobratzen den saldarekin zopa egin.
2. Eltze batean zerrendatan moztutako tipulak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Tipulari gehitu eta erregosi.
4. Haragia gehitu eta nahastu. Likido gehiegi badauka xukatu eta orea egiteko erabili.
Bukatzeko:
1. Azpil bati irina bota. Arrabola batekin orearen erdia zabaldu eta azpila bete. Gainean nahasketa jarri.
2. Geratzen den orea zabaldu eta gainean jarri. Ondo itxi eta irabiatutako arrautzaz pintatu.
3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 40-45 minutuz, orea gorritu arte.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Los menores vascos tendrán vetado acceder a redes hasta los 15 en el norte y los 16 en el sur

Afloran en Getxo y Zaldibar nuevos casos de vacunas caducadas
