
Osagaiak 4 lagunentzat
12 lasagna xafla. Betegarria eta saltsa: 500 g bakailao gazitu, tipula bat, 3 baratxuri ale, 2 piper berde, 7 pikillo piper, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, lasagna xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainean atera.
Betegarria eta saltsa:
1. Bakailaoari lau zatitan moztu. Gatza kentzeko 36 orduz ur hotzetan beratu.
2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. Atera eta ondo lehortu.
3. Kazola batean bi baratxuri osorik eta 200 ml olio berotu, baratxuriak gorritu arte. Sutatik kendu eta baratxuriak atera.
4. Bakailao puskak olioan sartu. Sutan jarri eta bakailaoa egosi, su eztitan, 60 gradutan, 8 minutuz. Bakailaoari azala eta hezurrak kendu eta zatitu. Kazola mugitu saltsa loditu arte.
5. Txikitutako tipula eta baratxuri bat olio pixka batekin erregosi.
6. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.
7. Bakailaoa eta barazkiak nahastu.
Saltsa:
1. Azpil batean hurrenez hurren lasagna xafla, betegarria, lasagna xafla, betegarria eta lasagna xafla jarri. Saltsarekin estali.
2. Labean, 170 gradutan, berotu.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
«Putzu honetan asko gara eta badago elkar laguntzearen kontuan defizita»

El metro de Roma desvela sus tesoros bajo el Coliseo
