
‘Sitsak’. Hala deitzen da Izaki Gardenakek astearte honetan aurkeztu duen disko berria. «Dirudienez, sitsak tximeletak dira baina ez daukate kolorerik, ez dutelako behar, gauez ateratzen direlako», adierazi du Jon Basaguren abeslari eta gitarra-jotzailea Gasteizen egindako agerraldian. Bere ondoan izan da Libe Kortazar –teklatua eta ahotsa–. Biek aurkeztu dute lan berri «berezi» hau.
Basagurenek aitortu duenez, diskoak «bi unibertso txiki» ditu barruan. Batetik uda honetan Duranako Gakobeltz Hit Faktorian grabatu dituzten lau kantu berri, Josebate Baleztena eta Miren Narbaizaren gidaritzapean. «Horiek Lpan osatzen dute A aldea», esan du, abestien berezitasunak azaldu aurretik.
Lehen abestia, diskoari izena eman diona, estudioan osatu zuten taldeko kideek, elkarrekin. Eta bigarrena, ‘Ausartenak’, «oso berezia» izan da Basagurenentzat, aurreneko aldiz izan duelako hitza idatzita musika baino lehen. «Poema bat nuen Gasteizko kale bati buruz eta lortu nuen akorde batzuk jartzea», nabarmendu du, kale hori Frantzia kalea dela esanez. «Duela bi urte idatzi nuen, eta oso realista da, deskribapen bat».
Hirugarren abestiak ‘Hamahiru’ du izena. Gleen Danzig-ek Johnny Cash-i idatzi zion ‘Thirtten’ kantaren bertsioa, edo hobe esanda moldaketa da. Askotan jo izan du Basagurenek bakarkako kontzertuetan, baina talde formatuan grabatu nahi izan du. Eta laugarren abestia, ‘Herio’, ere bertsio baten moldaketa da, kasu honetan Gary Davis-en ‘Death Don’t Have No Mercy’ blusarena. 1976ko martxoaren 3ko sarraskiari egiten dio keinu. Bideoa Zaramagan filmatu dute, San Frantziskoko elizan bertan.
«Zuzenean jotzen nuenean aldatzen nion hirugarren estrofa eta saiatzen nintzen erreferentzia egiten edo momentuko zerbaiti edo herri edo hiri horretako gertakari bati. Adibidez, Gernikan jo genuen bonbardaketaren urteurrenean eta hor sartu nuen erreferentzia bat. Baina orain, grabatzerakoan, erabaki behar nuen hirugarren estrofa hori zeri eskaini, eta erabaki dut Martxoak 3ko gertakariei erreferentzia egitea», dio.
B aldea
Biniloaren B aldeak sei abesti jasotzen ditu, 2017tik ona egindakoak. ‘Oasia’ eta ‘Gorputz-adar mamua’ pandemia garaiarekin lotuak daude. Eta ‘Larrunduko dira’ Gasteizko Gaztetxearen 30. urteurrenerako sortu zuten. ‘Aurri gara’ diskoaren ondoren grabatu zituzten ‘Oinak lurrean’ eta ‘Bihotz’, azken hau Benito Lertxundiren kantaren moldaketa.
«Zentzu batean, kantu hauek sitsak dira», esan du Basagurenek. Izan ere, ilunpean izan dira eta «orain kolorea hartuko dute eta tximeletak bilakatuko dira».
Kortazarrek azpimarratu duenez, B alde horretan agertzen diren abestiek erakusten dute ze nolako eboluzioa izan duen Izaki Gardenakek.
Hurrengo kontzertuak
Abenduan Izaki Gardenak taldeak kontzertuak eskainiko ditu Gernikan, 14an Kult Parnasoan; Arrasaten, 18an Gaztetxean; Alegin, 19an Gaztetxean; 26an Gasteizen, Izaskun Arrue Kulturgunean; eta 27an Donostian, Dabadaban.

Akelarre, el hotel donostiarra de Subijana, entre los mejores del mundo, según Condé Nast

2027ko urtarrilaren 10ean egingo dute Pantxoak eta Peiok ‘Azken dantza’

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

