
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Eskarola eta errukula, 350 g kuia, 50 g urdaiazpiko ondu, 100 g ahuntz gazta fresko, 60 g pinazi, granada bat. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakada bat ezti, gatza.
Zailtasuna 1
1. Kuia zuritu eta zatitu. Azpil batean jarri eta paperarekin estali. Urdaiazpikoa bi paperen artean jarri. Biak labe beroan sartu, 180 gradutan, 15 minutuz.
2. Eskarola eta errukula garbitu, ondo xukatu eta moztu.
3. Zartagin batean pinaziak gorritu, su oso eztitan.
4. Granada erditik moztu eta koilaraka batekin azalari kolpeak eman, aleak askatu arte.
5. Gazta dadotan moztu.
6. Saltsaren osagaiak irabiatu. Behar adina gatz bota.
Plateretan osagai guztiak jarri, eta saltsarekin ondu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza, granada bat, 300 g kuia, 2 burrata, 150 g pistatxo. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, 2 koilarakada yogur, ziape koilarakada txiki bat, gatza.
Zailtasuna 1
1. Kuia aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Uraza garbitu, xukatu eta zatitu.
3. Granadari aleak askatu. Pistatxoak zuritu.
4. Saltsaren osagaiak irabiatu.
Plateretan uraza, kuia, granada, pistatxoak eta burrata erdia jarri eta saltsarekin ondu.

Iberiar Penintsulan ia desagertuta dagoen landare espezie bat aurkitu dute Gasteizen
«Nire semeak balira bezala maite ditut Pantxoa eta Peio»

Eztanda jaialdia atzeratu dute, «arazo tekniko eta administratiboengatik»

Monster Wolf, el temido robot lobo que planta cara a los ataques de osos en Japón
