
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
12 orburu, olioa. Hummusa: 100 g garbantzu egosita, 2 orburu egosita, baratxuri erdia, 50 g tahin, limoi erdi baten zukua, 15 ml olio, gatza.
Zailtasuna 2
Hummusa:
Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuareki nahasi. Behar adina gatz eta limoi bota.
Orburuak:
1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakada txiki batekin atera.
2. Orburuak eltze batean jarri eta oliorekin estali.
3. Sutan jarri eta orburuak egosi, su eztitan, 100 gradutan, 15-20 minutuz, bere puntuan egon arte. Bertan hozten utzi.
4. Orburuak atera eta lau zatitan moztu.
5. Zartagin bat berotu eta orburuak arin erregosi.
Plateretan hummus tira batzuk jarri, eta gainean orburuak. Piper gozo pixka bat bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
12 orburu, olioa. Hummusa: 200 ilar egosita, baratxuri ale bat, koilarakada bat tahin, limoi erdia, 2 koilarakada olio, gatza.
Zailtasuna 2
1. Orburuak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Ontzi batean hummusaren osagai guztiak jarri eta irabiagailuarekin nahasi.
Plateretan hummus tira batzuk jarri, eta gainean orburuak.

Palau Sant Jordi bete eta milaka bihotz konkistatu ditu ETS taldeak
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

Los siete momentos que marcaron el viaje a la Luna de la misión Artemis II

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado
