
LEHENENGO ERA
Osagaiak 6 lagunentzat
1,5 kikara irin, 1,5 kikara azukre, kikara laurden kafe hauts, kikara hiru laurden olio, kikara bat esne, 2 arrautza, koilarakada txiki bat bikarbonato, koilarakada bat ozpin, gatz pixka bat.
Zailtasuna 2
1. Esnea ozpinarekin nahastu.
2. Ontzi batean irina, bikarbonatoa, gatza, azukrea eta kafea jarri, eta nahastu.
3. Esnea bota eta nahastu.
4. Arrautzak gehitu eta nahastu.
5. Molde bat gurinez igurtzi eta irinez hautseztatu. Orea bertan jarri.
6. Labe beroan sartu, 180 graduttan, 40 minutuz.
BIGARREN ERA
Osagaiak 6 lagunentzat
60 ml kafe, 2 arrautza, 125 ml esne, banana bat, 180 g irin, 75 g gurin, 90 g txokolate, 125 g azukre, koilarakada txiki bat legami hauts.
Zailtasuna 2
1. Gurina azukrearekin irabiatu igo eta zuritu arte.
2. Bananak zuritu eta sardexka batekin zapaldu.
3. Esnea, arrautzak eta kafea nahastu. Banana eta gurinarekin nahasi.
4. Behatutako irina eta legamia aurreko nahasketari gehitu eta nahastu, emeki erabiliz.
5. Molde bat gurinez igurtzi eta irinez hautseztatu. Orea bertan jarri.
6. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 35 minutuz.
Bi errezetak natilla hotzekin lagundu.

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

El crucero del hantavirus deja ya un caso en Suiza y desembarcará el sábado en Tenerife

Una cueva pirenaica a 2.235 metros de altitud fue refugio humano durante la Prehistoria

La ONU alerta de lo que acarrearía una ‘pandemia digital’, que «probablemente va a suceder»
