Amagoia Bilbao

Urdaiazpikoz beteriko zainzuri freskoak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
16 zainzuri zuri fresko lodi. Betegarria: tipuleta, 150 g kuiatxo, 100 g urdaiazpiko iberiko, arrautza bat, gatza, olioa, perrexila. Saltsa: 2 arrautza gorringo, 150 g gurin, gatza.

Zailtasuna                          3

1. Zuritu ondo zainzuri zuriak, patatak zuritzeko tresnarekin, eta barrenak moztu. Osorik utzi.
2. Ur ugari berotu eltze batean, gatz eta guzti. Irakiten hasten denean, zainzuriak sartu, 10-15 minutuz egosi. Egosteko denbora zainzurien lodieraren arabera izango da. Ondo xukatu.
Betegarria:
1. Txikitutako tipuleta olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako kuiatxoa gehitu eta erregosi.
3. Arrautza 8 minutuz egosi eta zuritu. Zuringoa txikitu. Gorringoa eta olio zurrusta bat irabigailuarekin nahasi.
4. Urdaiazpikoa txikitu.
5. Barazkiak, zuringoa, gorringoa eta urdaiazpikoa nahastu.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina berotu su eztitan, urtu eta gazura behean geratu arte.
2. Ontzi epel batean gorringoak irabiatu, igo arte.
3. Gurina apurka-apurka gehitu eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Zainzuriak luzeran zabaldu eta betegarriarekin bete.
2. Zainzuriak azpil batean jarri eta saltsarekin estali.
3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, gorritu arte.