
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g-ko 4 izokin xerra, 50 g tipula, 2 laranja, 75 ml ardo zuri, 150 g kinoa, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Laranjen zukua gehitu eta 3 minutuz egosi. Ardo zuria gehitu eta 5 minutuz egosi.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota
4. Zartagin bat olio pixka batekin berotu eta izokina bi aldeetatik 4 minutuz erre.
Kinoarekin lagundu:
1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri.
2. Beste eltze batean kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g-ko 4 izokin xerra, 2 laranja, jengibre fresko, koilarakada bat ezti, koilarakada bat gurin, piperbeltz beltza, gatza.
Zailtasuna 1
1. Eltze batean laranjaren zukua, jengibre pixka bat eta eztia 15 minutuz egosi, su eztitan.
2. Sutatik kendu, gurina gehitu eta nahastu.
3. Azpil batean izokina jarri eta gatza bota. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 10 minutuz.
Plateretan izokina jarri eta gainetik saltsa bota. Tipula eta baratxuriarekin arin erregositako arrozarekin lagundu.

Osakidetza aplicó a pacientes 1.385 electroshock en 2025

Peiremans+ taldeak zazpi kontzertu eskainiko ditu abenduan, aurreko diskotik hamar urtera

Izarok ‘Arkitektura 2027’ birako lehen hogei datak iragarri ditu

Osakidetza detecta 24 cánceres de próstata en el proyecto piloto de cribado con 7.700 hombres
