
Osagaiak 4 lagunentzat
24 orburu, limoia. Betegarria eta saltsa: 700 g txibia, tipula bat, baratxuri ale bat, 100 ml tomate frijitu, 50 g hirugihar, ardo zuria, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Orburuak prestatzeko:
1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera.
2. Eltze batean ura, erditik moztutako limoia eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, orburuak sartu eta 15-20 minutuz egosi. Egosteko ura bertan utzi, orburuak hoztu arte.
Betegarria eta saltsa:
1. Txibiari burua atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu.
2. Gorputza luzeran zabaldu, kanpoko azala eta barruan duten luma kendu. Ondo garbitu eta osorik utzi.
3. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi. Txikitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi.
4. Txibia eta zurrusta bat ardo zuri gehitu. Eltzea estali eta 15 minutuz egosi. Tomatea gehitu eta egosi su eztitan, 30 minutuz edo, txibia bigundu arte.
5. Txibia atera eta dado txikitan zatitu.
6. Saltsaren laurdena egosi, loditu arte. Txibiekin nahastu.
Bukatzeko:
1. Orburuak betegarriarekin bete eta labeko azpil batean jarri.
2. Orburuak geratzen den saltsarekin estali.
3. Labe beroan sartu, 200 gradutan, ondo berotu arte.

Pompeya reconstruye con inteligencia artificial la huida de una víctima del Vesubio

¿Sabes dónde vas a ver el eclipse total de Sol? Hoy es el día para elegir el mejor lugar

Osakidetza ofrece operarse en la privada a quienes lleven más de 180 días en la lista de espera

Anari Alberdi, el peso de la memoria
