
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 arrautza. Haragia: 400 g txahalki txikitu, 100 g txerriki txikitu, tipula erdia, baratxuri ale bat, azenario erdia, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 1
1. Eltze batean txikitutako tipula, baratxuria eta azenarioa olio pixka batekin erregosi.
2. Barazkiak, txahalkia eta txerrikia nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
3. Eltze batean arrautzak, ura eta gatza jarri eta 8 minutuz egosi. Zuritu eta erditik moztu.
4. Haragiarekin 16 bolak egin eta bolak pixka bat zapaldu.
5. Hurrenez hurren jarri haragi bola bat, erdian arrautza zatia eta beste haragi bola. Eskuekin itxi eta bola itxura eman.
6. Irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.
7. Olio ugari berotu eta bolak frijitu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 arrautza. Haragia: piper berde erdia, tipula erdia, baratxuri ale bat, tomate heldu bat, 400 g txahalki txikitu, olioa, gatza, kurrya.
Zailtasuna 1
1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako piperra eta tomatea gehitu eta erregosi. Gatza eta kurrya bota. Haragiarekin nahastu.
3. Arrautzak egosi eta erditik moztu. Haragiarekin bildu.
4. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.
5. Olio ugari berotu eta bolak frijitu.

Osakidetza ofrece operarse en la privada a quienes lleven más de 180 días en la lista de espera

¿Sabes dónde vas a ver el eclipse total de Sol? Hoy es el día para elegir el mejor lugar

Pompeya reconstruye con inteligencia artificial la huida de una víctima del Vesubio

Anari Alberdi, el peso de la memoria
