
ETA GANBEKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 3 baratxuri ale, 8 orburu, 250 g perretxiko, 200 g ganba, litro bat salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Ganbak zuritu eta buruak kendu. Buruak olio zurrusta batekin arin erregosi. Zanpatu salda guztia ateratzeko eta xukatu.
2. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilara txiki batekin atera. Zatitu.
3. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
4. Orburuak eta zerrendatan moztutako perretxikoak gehitu eta pixka bat arin erregosi.
5. Arroza gehitu eta eragin.
6. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 15 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.
7. Ganbak eta salda sartu eta beste 3 minutuz egosi. Pausatzen utzi.
ETA TXIRLEKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 3 baratxuri ale, 8 orburu, 300 g txirla, litro bat salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Orburuak garbitu eta zatitu.
2. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
3. Arroza gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Orburuak sartu, estali eta 15 minutuz egosten utzi.
5. Txirlak sartu eta beste 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota. Txikitutako perrexila bota.

Pompeya reconstruye con inteligencia artificial la huida de una víctima del Vesubio

Anthropic, OpenAI y el fin de la ética en la IA militar

«Cada camiseta de Bohemian FC contribuye a concienciar sobre problemas de la sociedad»

Modus Operandiren ‘Agur’ kantu berriaren bideoklipa primizian NAIZen
