
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat zerba, tipula erdia, 100 g hirugihar, gazta birrindua, olioa, gatza. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zerbak garbitu eta zatiitu. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Zerbak sartu eta 15 minutuz egosi. Ondo xukatu.
2. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako hirugiharra eta zerbak gehitu eta arin erregosi.
4. Gurina urtu, irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.
5. Azpil batean zerbak jarri eta saltsarekin estali. Gainetik gazta bota.
6. Labe beroan sartu, 200 gradutan, ondo berotu arte.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g zerba, 2 baratxuri ale. Saltsa: 2 arrautza, 200 ml esne, gazta birrindua, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Zerbak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Baratxuriak txikitu eta olio zurrusta batekin erregosi. Zerbei gehitu.
3. Ontzi batean arrautzak eta esnea irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
4. Azpil batean zerbak jarri eta saltsarekin estali. Gainetik gazta bota.
5. Labe beroan sartu, berotu arte.

Peiremans+ taldeak zazpi kontzertu eskainiko ditu abenduan, aurreko diskotik hamar urtera

Izarok ‘Arkitektura 2027’ birako lehen hogei datak iragarri ditu

Osakidetza detecta 24 cánceres de próstata en el proyecto piloto de cribado con 7.700 hombres

Aurora Beltran, Orquesta Mondragon, Etzakit eta Süne, Sagueseko kontzertuetan
