
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, porru erdia, azenario bat, 3 baratxuri ale, 80 g ilar, 350 g txerri azpizuna, 1.300 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako porrua olio zurrusta batekin erregosi.
2. Txikitutako azenarioa eta baratxuriak gehitu eta arin erregosi.
3. Arroza eta dadotan moztutako txerria gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta eragin. Estali eta 10 minutuz egosten utzi.
5. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu, ilarrak gehitu eta beste 8 minutuz egosi. Gatza bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipula bat, 3 baratxuri ale, piper berde bat, piper gorri erdia, 2 tomate heldu, 400 g txerri azpizuna, 1.300 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako piperrak gehitu eta arin erregosi.
3. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Baratxuriak txikitu. Biak barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Azpizuna dadotan moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
5. Arroza gehitu eta eragin.
6. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta eragin. Estali eta 10 minutuz egosten utzi. Gatza bota.
7. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu eta beste 8 minutuz egosi.

«Nosotros invertimos 13 millones en el Bilbao BBK Live y la ayuda pública no llega al millón»

Cuenta atrás para el txupinazo de unos sanfermines que llegan con muchos cambios y novedades

Ekaitzak eztanda egin du EHZren bukaeran eta traktoreen laguntzaz atera dituzte autoak

Alerta ante el avance de El Niño, vinculado a fenómenos extremos y desastres naturales
