Amagoia Bilbao

Garbantzuak kandeluxekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, 150 g ziazerba, 400 g kandeluxa, tipula bat, azenario bat, 100 g tomate, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak 35 minutuz  egosi. 
3. Txikitutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi.
4. Tomatea txikitu, gehitu eta erregosi.
5. Eltze batean garbantzuak eta barazkiak 5 minutuz egosi. 
6. Kandeluxak gehitu eta minutu batez egosi. 

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentza
300 g garbantzu, 200 g ziazerba, 350 g kandeluxa, tipula laurdena, 2 baratxuri ale, olioa, perrexila, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak 35 minutuz  egosi. 
3. Txikitutako tipula olioarekin erregosi. 
4. Txikitutako ziazerbak gehitu eta arin erregosi. Gatza bota.
5. Txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi. Irin pixka  bat bota eta eragin. 250 ml garbantzu salda gehitu eta etengabe irabiatu. 
6. Kandeluxak eta txikitutako perrexila gehitu eta egosi.
7. Garbantzuak eta ziazerba gehitu eta minutu batez egosi.