
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo olagarro, 200 g otarrainxka, arrautza bat. Saltsa: 60 g piper berde, 70 g piper gorri, 70 g tipulin, 100 g tomate, 100 ml olio, 25 ml ozpin, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean ur ugari eta gatza irakin. Olagarroa 20 minutuz egosten utzi, olagarroa bere puntuan egon arte. Puntua saiatu zotz batez zulatzen. Uretan epeltzen utzi. Atera eta xerratan moztu.
2. Otarrainxkak minutu batez egosi. Zuritu eta zatitu.
3. Arrautza 8 minutuz egosi. Fresktu, zuritu eta zatitu.
4. Saltsaren barazkiak txikitu. Olioa, ozpina eta gatza irabiatu eta barazkiekin nahastu.
Osagaiak eta saltsa nahastu. Hozkailuan 2 orduz utzi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 kilo olagarro, 2 patata, 3 arrautza, piperrautsa. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, ozpina, gatza.
Zailtasuna 2
1. Olagarroa aurreko errezetan bezala prestatu.
2. Patata 20 minutuz egosi, eta arrautza 8 minutuz. Patata zuritu eta sardexka batekin zanpatu. Arrautzak zuritu eta zatitu.
3. Plateretan patata, arrautza eta olagarroa jarri eta hurrengo saltsarekin estali. Piperrautsa bota.
Saltsa:
1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina ozpin eta gatz bota.

Peligrosísima embestida de Jandilla en el Ayuntamiento y dos cornadas

‘La Roja’ divide a la Plaza de Toros de Iruñea: «Puta selección» y «Yo soy español»

El Ayuntamiento de Iruñea confirma una agresión de alta intensidad en la Vuelta del Castillo

Terror en la curva de Estafeta y Telefónica con seis bólidos de Gibraltar
