Amagoia Bilbao

Tagliatelleak barazki eta kurryarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g tagliatelle, tipulina bat, kuiatxo bat, azenario bat, 100 g shiitake, 150 ml koko edari, olioa, koilarakada txiki bat kurry. 

Zailtasuna                     2               

1. Kazola handi batean ur ugari  irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, tagliatelleak eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean –al dente eran– atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.
Aldi berean honako hauek prestatu:
1. Zerrenda finetan moztutako tipulina olioarekin erregosi.
2. Tiratan moztutako azenarioa, shiitake eta kuiatxoa gehitu eta arin erregosi.
3. Kurrya gehitu eta erregosi. Koko edaria gehitu eta berotu.
Tagliatelleak eta aurreko nahasketa nahastu. 

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g tagliatelle, 2 baratxuri ale, 2 piper berde, piper gorri bat, 200 g tomate, olioa, koilarakada txiki bat kurry. 

Zailtasuna                     2               

1. Tagliatelleakaurreko errezetan bezala egosi.
2. Zerrendatan moztutako baratxuriak eta piperrak olio pixka batekin erregosi.
3. Tomateak zuritu eta dadotan moztu. Kurryarekin batera gehitu eta arin erregosi.
Tagliatelleak eta aurreko nahasketa nahastu.