
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g leka, 150 g azenario, 2 patata, 2 arrautza, 250 g tomate, 100 g gazta fresko. Ozpin-olioa: 9 koilarakada olio, baratxuri ale bat, 2 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna 1
1. Lekak urarekin garbitu. Kendu ertzak eta alboetako hariak. Tiratan moztu. Zuritu azenarioa eta patata.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Lekak, patata eta azenarioa sartu eta 1o minutuz egosi. Xukatu.
3. Tomateak eta gazta dadotan moztu.
4. Txikitutako baratxuria olioarekin erregosi. Sutatik kendu eta ozpina gehitu.
Osagai guztiak lau plateretan jarri eta gainetik saltsa bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g leka, tipulina bat, 2 tomate, 150 g ahuntz gazta fresko, 100 g urdaiazpiko egosi. Saltsa: 9 koilarakada olio, koilarakada bat ziape, 2 koilarakada ozpin, 75 g anakardo, gatza.
Zailtasuna 1
1. Lekak urarekin garbitu. Kendu ertzak eta alboetako hariak. Tiratan moztu. 10 minutuz egosi eta xukatu.
2. Tomateak zuritu eta dadotan moztu.
3. Gazta eta urdaiazpikoa dado txikitan moztu.
4. Tipulina txikitu.
5. Saltsaren osagaiak irabiatu.
Osagai guztiak lau plateretan jarri eta gainetik saltsa bota.

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo

«Guk nahi dugun jai eredua lortzeko hau da bide bakarra»

La huelga de técnicos condiciona una Aste Nagusia modificada para salvar el concierto de ETS

Kranba gana la Campana con una txosna dedicada a los 40 años del Gaztetxe de Bilbo
