Amagoia Bilbao

Makarroiak azenariorekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g makarroi, tipula erdia, 250 g azenario, 250 ml salda, 100 ml esne, olioa, gatza.

Zailtasuna                                    2               

Makarroiak egosteko:
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, makarroiak eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. 
Aldi berean honako hauek prestatu:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin.
2. Azenarioa zuritu eta zerrendatan moztu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.  
3. Salda eta esnea gehitu eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
Plateretan makarroiak jarri eta gainetik saltsa bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g makarroi, 300 g azenario, 2 baratxuri ale, gatza, olioa, perrexila.

Zailtasuna                             1

1. Makarroiak egosi eta xukatu.
2. Azenarioa zuritu eta zerrendatan moztu. 3 minutuz egosi eta xukatu.
3. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi. 
4. Azenarioa gehitu eta arin erregosi. 
5. Makarroiak eta perrexila gehitu eta arin erregosi.