
Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 250 g irin, 50 g olio, 90 ml ur, 13ml ozpin, gatz pixka bat. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, tomate heldu bat, 300 g txahalki txikitu, arrautza bat, koilarakada txiki bat piperrauts, oreganoa, ezkaia, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin.
2. Erdian gatz pixka bat, olioa, ozpina eta ura jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte.
3. Tapatu eta hozkailuan 20 minutuz beratzen utzi.
4. Mahai batean irina bota. Arrabola batekin orea zabaldu, 2 milimetroko lodiera lortu arte.
5. Sagardo baso batekin edo molde batekin zirkuluak egin.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi.
2. Tomatea zuritu eta dado txikitan moztu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.
3. Tipula eginda dagoenean, txikitutako tomatea gehitu eta erregosi. Piperrautsa, oreganoa eta ezkaia bota.
4. Haragia eta gatza bota eta arin erregosi.
5. Arrautza 8 minutuz egosi, zuritu eta txikitu. Haragiarekin nahastu.
Bukatzeko:
1. Zirkulu bakoitzaren erdian betegarria jarri. Erditik tolestu eta sardexka batekin elkarren kontra zapaldu ertzak.
2. Irabiatutako arrautzaz pintatu.
3. Labe beroan sartu, 200 gradutan, orea gorritu arte.
Edo frijituta egin.

Ehunka esku, milaka burdin eta kolore kontaezinak Bilboko txosnagunearen muntaketan

Bertsoak, txupina eta besoak zerura: «Bilbo, has daitela jaia!»

ETS cambia el día de su actuación de Aste Nagusia al martes por la huelga de técnicos

«Fermin Muguruza genera un sentimiento de comunidad brutal»
