
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipula laurdena, 400 g onddo, 250 g gaztain, 6 arrautza, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Gaztaineei alde batean mozketa bat egin. Urarekin 20 minutuz egosi, zuritu eta zatitu.
2. Onddoak garbitu eta zerrendatan moztu.
3. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
4. Onddoak gehitu eta erregosi. Gaztainak gehitu eta arin erregosi.
5. Ontzi batean arrautzak jarri eta zurezko koilara batekin irabiatu, arrautzak apurtu arte bakarrik. Onddoak gehitu eta nahastu.
6. Zartaginera aurreko nahasketa bota eta suaren indarra jeitsi. Sutan dagoen bitartean koilararekin eragin eta gatzatu. Gatza bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 baratxuri ale, 300 g onddo, 150 g gaztain, 100 ml olo edari, 6 arrautza, olioa, perrexila, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
2. Zerrendatan moztutako onddoak gehitu eta erregosi.
3. Gaztaineei alde batean mozketa bat egin. Mikrouhin-labean sartu eta 3 minutuz egosi. Atera eta zapi batekin estali. Epeltzen direnean zuritu eta txikitu.
4. Ontzi batean arrautzak irabiatu, apurtu arte bakarrik. Onddoak, gaztainak eta olo edaria gehitu eta nahastu.
5. Prestatu nahaskia aurreko errezetan bezala.

Una joya microscópica en la mano del neandertal de Abauntz

El Asador Etxebarri se corona como el mejor de 2026 en ‘The World's 50 Best Restaurants’
«Gehiago kuestionatu dut dena erori naizenean gauzak ongi joan direnean baino»

Una empresa belga lanza una cerveza negra «antirracista» llamada ‘No soy racista, pero...’
