
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, tipula bat, porru erdia, 400 g onddo, 100 g urdaiazpiko ondu, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz.
3. Zartagin batean txikitutako tipula eta porrua olio zurrusta batekin erregosi.
4. Onddoak garbitu eta zatitu. Urdaiazpikoa txikitu. Biak tipulari gehitu eta arin erregosi.
5. Garbantzuak eta saldaren erdia gehitu eta 5 minutuz egosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, tipula laurdena, 150 g tomate, 2 baratxuri ale, 400 g onddo, azenario bat, olioa, piperrautsa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Azenarioa zuritu eta txikitu. Tipulari gehitu eta erregosi.
4. Zartagin batean txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
5. Moztutako onddoak gehitu eta arin erregosi. Piperrautsa gehitu eta eragin.
6. Garbantzuak, barazkiak eta saldaren erdia 5 minutuz egosi.

Una joya microscópica en la mano del neandertal de Abauntz

«Tengo claro que se acercan tiempos duros, va a tocar dar un paso adelante»

Grebak «eragin handia» izan du Osakidetzan, sindikatuek adierazi dutenez
