
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Azalore bat, 100 g pistatxo, 80 g gazta Idiazabal, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Azalorearen hosto berdeak kendu eta garbitu. Zatitu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 5-7 minutuz egosi, ez da gehiegi egin behar. Xukatu.
3. Mortero batean pistatxoak txikitu. Gazta birrindu. Biak nahastu.
4. Azpil batean azalorea jarri eta gainetik gazta eta pistatxoak bota. Labe beroan sartu, ondo berotu arte.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Azalore bat. Pestoa: baratxuri ale bat, 2 koilarakada pistatxo, 2 koilarakada gazta birrindu, 50 ml olio, albaka fresko, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Azalorearen hosto berdeak kendu, garbitu eta zatitu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 5-7 minutuz egosi, ez da gehiegi egin behar. Xukatu. Plateretan jarri eta gainetik pestoa bota.
Pestoa:
1. Baratxuria zuritu eta mortero batean gatz eta albakarekin batera txikitu.
2. Pistatxoak gehitu eta txikitu.
3. Gazta eta olioa apurka-apurka bota eta etengabe eragin. Behar adin gatz eta piperbeltz beltz bota.

«Con el juicio igual hasta nos hicieron un favor»

Zazpi kontzertu eskainiko ditu Bulego taldeak Euskal Herrian zehar azaroaren 21ean

Osakidetza instala el ciclotrón de la Unidad de Protonterapia, «un hito» para la oncología

Duplak ‘Maskarada’ diskoko bosgarren kantua, ‘Belarrimotza‘, aurkeztu digu MusikHaria saioan
