25 JAN. 2025 - 05:38h Garbantzuak gulekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g garbantzu, 250 g gula, 2 baratxuri ale, kaiena bat, olioa, gatza. Zailtasuna 11. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. 3. Zerrendatan moztutako baratxuriak eta kaiena olio zurrusta batekin erregosi. 4. Gulak gehitu eta arin erregosi. 5. Garbantzuak gehitu eta 2 minutuz erregosi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g garbantzu, tipula erdia, porru erdia, piper gorri erdia, 2 baratxuri ale, 200 g gula, 100 g ganba, koilarakadatxo bat piperrauts, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Baso bat salda gorde.3. Ganbak zuritu. Buruak olio zurrusta batekin erregosi eta atera.4. Txikitutako tipula, porrua eta baratxuriak bertan jarri eta errregosi.5. Txikitutako piperra eta piperrautsa gehitu eta erregosi.6. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi.7. Garbantzuak, ganbak eta gulak gehitu eta 2 minutuz egosi.