26 FéV. 2025 - 06:00h Itsaski salpikoiak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bat olagarro, 200 g otarrainxka, 300 g itsas-zapo, 200 g muskuilu, patata bat, arrautza bat, 3 uraza hosto. Saltsa: 60 g piper berde, 70 g piper gorri, 70 g tipulin, 100 ml olio, 25 ml ozpin, gatza. Zailtasuna 21. Eltze batean ur ugari eta gatza irakin. Olagarroa 20 minutuz egosten utzi, olagarroa bere puntuan egon arte. Puntua saiatu zotz batez zulatzen. Uretan epeltzen utzi. Atera eta xerratan moztu.2. Muskuiluak garbitu eta egosi, ireki arte. Oskola kendu. 3. Otarrainxkak minutu batez egosi. Zuritu eta zatitu.4. Itsas-zapoa egosi eta dadotan moztu. 5. Patata 20 minutuz egosi, eta arrautza 8 minutuz. Zuritu eta dadotan zatitu.6. Uraza tiratan moztu. 7. Saltsaren barazkiak txikitu eta beste osagaiekin irabiatu.Osagaiak eta saltsa nahastu. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat100 g ganba egosia, 150 g otarrainxka egosia, 250 g perloi, 150 g chatka, tomate bat, 50 g sagar, 50 g laranja. 4 koilarakada saltsa arrosa. Zailtasuna 11. Perloia egosi eta haragia atera.2. Ganbak, chatka eta otarrainxkak zatitu.3. Sagarra, tomatea eta laranja zuritu eta dado txikitan moztu.4. Saltsa esne pixka batekin arindu.5. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta saltsarekin nahastu.