12 MAI 2025 - 05:46h Arkume saiheskia erreta eztiarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g arkume saiheski, tipula erdia, azenario bat, porru erdia, tomate bat, 2 koilarakada ezti, ardo beltza, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Barazkiak garbitu eta zatitu. Olio pixka batekin arin erregosi.2. Azpil batean barazkiak eta saiheskiak jarri. Labe beroan sartu, 160 gradutan, 30 minutuz.3. Zurrusta bat ardo eta gatza bota eta beste 15 minutuz erre.4. Labearen indarra igo, 220 gradutara, eta 3 minutuz erre.5. Azpilean dauden barazkiak eta salda iragazi eta eztiarekin egosi, loditu arte.Arkumea saltsarekin jarri eta patatekin lagundu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g arkume saiheski, 2 koilarakada ezti, 40 g pinazi, laranja bat, 3 koilarakada olio, ardo zuria, gatza, piperbeltz beltza. Zailtasuna 21. Pinaziak txikitu eta ezti, gatz, piperbeltz beltz eta olioarekin nahastu. Saiheskiak igurtzi eta 2 orduz beratzen utzi.2. Azpil batean saiheskiak jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 20 minutuz.3. Laranjaren zukua eta zurrusta bat ardo bota eta beste 10 minutuz erre.Bi errezetak patatekin lagundu:1. 300 g patata zuritu eta dadotan moztu. 2. Patatak oliotan baratxuriarekin eta ezkaiarekin egosi, 60 gradutan, bigundu arte.